Mendi Galdua (3.355m) Ordesatik
Hasi baino lehen argi utzi behar dugu Mendi Galdua goi-mendia dela, beraz prest egon behar gara, eta gutxienez beste goi-mendiko mendi batzuk igo izan behar genituzte Mendi Galdua igo aurretik. Gainera, neguan “Escupidera” (ikusi argazkia) izeneko igarobidea daukago, bertan +50 mendizale hil dira, Pirinioetako puntu beltza da.
Ibilbidea: Ibilbidea 2 egunetan egingo dugu. Lehenengo egunean Ordesako praderatik Gorizeko aterpetxera joango gara, “Clavijas de Soaso”-tik igarotzen, berriz bigarren egunean, Mendi Galdua igoko dugu eta “Senda de los Cazadores”-tik itzuliko gara.
Lehenengo Eguna: Hasteko, Ordesako parking-nean hasiko gara. Lehen zatia “Cola de Caballo”-ra arte oso polita da, ur jauziaz beteta.
Bi ordu pasata, “Cola de Caballo”-ko ur-jauzira iritziko gara. Bertatik (GPS jarraituz) “Clavijas de Soaso” ra helduko gara. Igarobide hau ez da oso zaila, baina erorketa bat hilgarria izan daiteke (kontuan izan bakoitza bere limiteak ezagutu beharko zituela). “Clavijas de Soaso” igarobidea pasata, aterpetxerako ibilbidea oso erraza eta lasaia da. (“Clavijas de Soaso”-tik pasatu nahi ez dutenak, beste igoera erraz
bat dago, beheko gps ibilbideetan utziko dudana. Kontuan izan, elurra dagoenean “Clavijas de Soaso”-tik BAI ALA BAI igor behar dela). Gorizeko aterpetxean lo egingo dugu.
Bigarren Eguna: Goiz esnatu eta bide normala jarraituz, aintzira izoztura helduko gara (2.990m). Bertatik “escupidera” eta cilindro
ikusten dira. Hemendik “escupidera” igotzen hasiko gara. Ez dauka zailtasun handirik, ezta arriskurik ere (neguan izan ere, neguan OSO arriskutsua da). Behin “escupidera” pasata, gailurrerako zatia oso erraza da. Paisaia ikusi ondoren, jaisten hasiko gara. Goriz-eko aterpetxerako bidea berdina da. Behin aterpetxean, “Clavijas de
- Distantzia: 32.5 Km
- Desnibela: 2.765m
- Zailtasuna: Oso zaila
- Garaiera maximoa: 3355m
- Garaiera minimoa: 1316m
- Denbora: 2 Egun
GPS RUTAK DESKARGATZEKO: Hemen klik egin (“Clavijas De Soaso” eta “Senda De Los Cazadores”)
Beste batzuk (Batzuk OSO arriskutsuak):