Txurregi eta Gaztelu

Txurregi eta Gaztelu Ilzarbetik

Gaztelu Txurregitik ikusita (2015)

Ibilbidea: Ilzarbetik aterako gara. Hasierako zatia nahiko erraza da, pista batetik joango baitgara. Adi-adi egon behar gara, momentu batean biratu behar dugulako mendi-lepora heltzeko (GPS-a jarraitu). Mendi-lepora arte metro asko daude. Behin mendi-lepoan Txurregi eta Gaztelu ederki ikusiko ditugu. Gure gomendioa 

Txurregitik hastea da, igoera gogorra duelako. Igoera 250mkoa da, oso polita (kontuz izan behar da harriekin, nahiko solte daude). Behin Txurregi igota mendi-lepora jeitsi eta Gaztelura joango gara. Gaztelu errazagoa da, ala ere 150m daudela kontuan izan behar dugu. Itzultzeko bidea berdina da.

Txurregi Gaztelutik ikusita (2022)

GPS RUTAK DESKARGATZEKO:

KREDITUAK: Aimar Huici